Uste duzue Terapia Okupazional guztiok PZA (Pertsonan Zentratutako Arreta) ikuspegiarekin lan egiten dugula?

Guk uste dugu ikuspegi honekin pertsonak laguntzeko honako hauek behar ditugula:

  • Pertsona eskubideen subjektu gisa aitortzea, ez esku-hartzearen objektu gisa.
  • Autodeterminazioak ekar ditzakeen arriskuak onartzea (gure irizpide teknikoarekin bat ez etorri arren).
  • Barneratutako praktika paternalistak berrikustea.
  • Esku-hartzea laguntza edo bidelagun izatea dela ulertzea, ez zuzendaritza.

Badakigu hau ez dela lan erraza, eta are gutxiago zein testuingurutan lan egiten dugun kontuan hartuta, baina aldaketa norberarengandik hasten da.

Animo, lankideok ❤️!

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude