Hasi da Laguntza Teknikoak biltzeko 6. Kanpaina, Bizkaiko 88erakundek bultzatuta


Laguntza-gaiak emateko deialdia egin da, hala nola gurpil-aulkiak, berrerabil daitezen eta
modu solidarioan eman daitezen.


Euskadin, 55 urteko edo hortik gorako pertsonen % 15ek baino gehiagok eta laurogeitaka
urtekoen % 43k baino gehiagok laguntza behar izaten dute eguneroko jarduerak egiteko.
Bizkaiko 80tik gora erakunde baino gehiago elkartu egin dira gaur, Bilbon, Laguntza Teknikoak
Biltzeko 6. Kanpaina abiarazi dela aurkezteko ekitaldian. Ekimen solidario hori Bultzatu
Fundazioak koordinatzen duen Laguntza Teknikoen Bankuak (BAT, gaztelaniazko sigletan)
antolatu ohi du, laguntza-gaien estaldura-sarea indartzeko eta produktu horiek behar
dituzten pertsona guztiek erraz eskura ditzaten.


“Laguntza-gaien estaldura-sarea hedatuz. Eman eta zabaldu irismena” lelopean, kanpainak
kontuan hartzen du egungo testuinguruan, non biztanleriaren zahartze-indizea handia den,
baliabide horiek gero eta beharrezkoagoak direla eta, hortaz, dei egiten du egoera onean
dauden produktuak ematera, mailegu solidarioen bitartez, berrerabil daitezen.


Kanpaina aurkezteko ekitaldira hainbat erakundetako ordezkariak bertaratu dira, hala nola
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburu Nerea Melgosa,
Bultzatu Fundazioko presidente Inés Venero eta Bultzatu Fundazioko patronatuko kide eta
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidente Iban Arrien. Laguntza teknikoen
estaldura-sarearekin bat egin duten azken erakundeetako ordezkariek, Trapagarango alkate
Miguel Ángel Gómezek eta Gorlizko Ospitaleko kudeatzaile Jesús María Romónek, “Laguntza-
gaiak emateko dei kolektiboa” irakurri dute. Gure lehendakaria; Maite Martinez, Agirre ekitaldi horretan izan zen. Terminologia eguneratzeko iradokizuna ere helarazi genien.


Handituz doa eguneroko bizitzarako laguntzen beharra
Euskadin, 55 urteko edo hortik gorako pertsonen % 15ek baino gehiagok laguntza behar
izaten dute eguneroko jarduerak egiteko, eta ehuneko hori laurogeitaka urtekoen artean %
43,3koa da, Euskadiko 55 urteko edo gehiagoko pertsonen bizi-baldintzei buruzko Eusko
Jaurlaritzaren azterlanaren arabera. Halaber, adinekoen % 75ek bere etxean zahartu nahi du,
eguneroko bizitzan laguntza behar izanda ere.


Bestetik, Euskal Familien eta Familia-Etxeetako Inkestak (Eusko Jaurlaritza, 2024) ezagutarazi
du Euskadiko etxeen % 36ren buru 65 urteko edo hortik gorako pertsonak direla, eta
pertsona bakarreko etxeetan ehuneko hori % 52,8ra igotzen dela; hala, lehenengoz familia-
eredu ohikoena da adierazitakoa.


Errealitate hori islatzen duten datuetako batzuk baino ez dira; hortaz, laguntza teknikoak
garaiz eskuratzea inoiz baino garrantzitsuagoa da autonomia pertsonalari eusteko, zainketak
errazteko eta etxeko ongizatea hobetzeko, bereziki kalteberatasun-egoeretan.
Kanpainaren nondik norakoak, nola eman gaiak
Laguntza Teknikoen Bankuak ─gaztelaniaz, Banco de Ayudas Técnicas (BAT)─, urtero, ehunka
mailegu solidario bideratzen ditu, hala nola gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, etxeko garabiak
edo taka-takak, produktu erabiliak berrerabiltzean oinarrituta. Produktu horiek berreskuratu
egiten dira eta behar dituztenen eskura jartzen dira berriro.

Produktuak emateko, BATekin harremanetan jarri behar da, 94 440 91 16 telefonoan edo
bat@bultzatu.org helbide elektronikoan,
eta bertan ematen dute produktuak emateko edo
biltzeko modu egokiaren berri. Horretarako guneren bat hurbil badago, non entregatu
adieraziko da; bestela, produktua handia bada, etxez etxeko bilketa antolatuko da kanpaina
amaitzean. Produktuak bildu ondoren, garbitu, aztertu eta berregokitu egiten dira, mailegu
solidario gisa berriro erabiltzeko moduan jarri aurretik.


Lehen bilketa-kanpaina pandemia betean antolatu zen eta, harrezkeroztik, produktuak eman
eta berrerabiltzeko kultura sendotuz joan da, eta, aldi berean, mugimendu solidario zabala
sortu da. Eratu zenetik, BATek 639 gai jaso ditu, 400dik gora pertsonak eta erakundek
emandakoak. 2024an, 179 produktu erregistratu ziren, horien artean, 39 ohe artikulatu, 11
garabi, 9 aulki elektriko, 35 gurpil-aulki eta 30 taka-taka.


Bultzatu Fundaziokoek produktu horien balioa nabarmendu egin dute: “Horietako bakoitzak
familia baten eguneroko bizitza hobetu egiten du; horregatik, bihotzetik eskertzen dugu
jasotzen dugun elkartasuna, eta mugimendu hori zabaltzen jarraitzera animatzen dugu”.


Hazten ari den estaldura-sarea
BAT irabazi-asmorik proiektua da, laguntza-gaiak azkar eskuratzeko aukera ematen duena, eta
udalekin eta estaldura hori ematen duten erakundeekin lankidetzan gauzatzen da.
Nabarmen hazi da proiektua; izan ere, 2024an emandako produktuen kopurua % 123 igo zen,
eta arreta jasotako familiena, % 106. Aurten dagoeneko gainditu dira iazko kopuruak, eta 381
mailegu solidario eman zaizkie 201 familiari.


Kopuru horiek ez dira estatistikak soilik: erakunde laguntzaileen konpromisoari esker,
autonomia, ongizatea eta lasaitasuna berenganatzen dituzten pertsonak eta etxeak dira.
BATek bi lan-ildoren bidez antolatzen du egitekoa:


Udalekin elkarlanean ari den BAT. 26 udalekin elkarlanean ari da: Bizkaiko udalerrien % 21,2
dira, eta, guztien artean, 117.358 biztanle eta 670 km² inguru dituzte. Udal-sare horrek lehen
mailako laguntza ematen die herritarrei, egoera larrienak lehenetsita. Era berean, ingurune
irisgarriak eta inklusiboak eraikitzen laguntzen du, Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako
Hiri Lagunkoiak kontzeptuaren arabera.


Laguntza BAT. Egoera ahulenean dauden pertsonei arreta ematen dieten 11 laguntza-
erakunderekin egiten du lan Bankuak.  Duela gutxi, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa —
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea bertan dago— eta Santa Marina Ospitalea eta Gorlizko
Ospitalea sartu dira sare horretan, eta estaldura eman zaie egoera ahulean dauden pazienteei,
ospitaleko alta jasotzean gai horiek behar baitituzte etxean behar bezala sendatzeko. Lan-ildo
hori dirulaguntza pribatuen bidez finantzatzen da, eta Bultzatu Fundazioak indartu egin nahi
du; horregatik, erakunde eta entitate berriak gonbidatzen ditu lan horri laguntzera.


Laguntza kolektiboa kanpainari
Jarduera horren guztiaren gakoetako bat herritarren elkartasuna da, produktuak biltzeko
kanpainetan produktuak ematen baitituzte, eta jarrera horri esker, produktu gehiago biltzen
dira eta pertsona gehiagorengana iristen da. Horretarako, funtsezkoa da udalen, elkarteen,
erakundeen, enpresen, hedabideen eta abarren babes handia, kanpaina bultzatu eta txoko
guztietara eramaten baitute. “Lankidetza horri esker, aurrera darraigu Bizkaia solidarioagoa
eta inklusiboagoa lortzeko”, azpimarratu du Bultzatu Fundazioko presidente Inés Venerok.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude