Berritzeguneei buruzko informazioa

  1. Orain ezagutzen diren moduan desagertuko al dira?
    Berrantolatuko dituzte; dekretu berri bat atera da eta Bizi Lab izena hartuko dute.
    Funtzionamendua antzekoa izango da. Bizkaian 10 izan beharrean 8 egoitza izango
    dira, eta kokapenak aldatuko dituzte. TOei (terapeuta okupazionalei) lan tokiak
    bakarrik eragingo die.
  2. Terapeuta okupazionalak kontuan hartzen dituzte?
    Bai, irakasleen laguntza-zerbitzuaren barruan gaude. Guk zonalde bakoitzeko
    ikastetxeetara joaten gara, eta hezkuntza bereziko aholkulariek beharrak
    identifikatzen dituzte eta hainbat haur baloratzeko proposatzen digute. Irakasleei
    aholkuak ematen dizkiegu, balorazioak egiten ditugu eta laguntza-produktuen
    inguruko orientazioa eskaintzen dugu. Profesional ibiltariak gara; lan-karga oso
    handia da eta ez da denborarik iristen arreta zuzena emateko. Guztira 16 terapeuta
    okupazional gara Hezkuntzan, Euskadi osoan. Dekretu guztietan jasota gaude, baita
    berrian ere, eta bertan zehazten da nola kokatuko gaituzten.
  3. Funtzioak gure lanbidearekin bat datoz?
    Bai, erabat. Hitzarmen bat dugu eta funtzioak bertan deskribatuta daude. Gero,
    egunerokoan egin daitekeena ezberdina izan daiteke lan-kargaren edo
    fisioterapeutekin gainjartzeen ondorioz.
  4. Ikastetxetik zerbait eskatu edo bultzatu daiteke?
    Zailtasunetako bat ordezkapenak dira: ez dago unibertsitaterik eta zerrendetan jende
    gutxi dago; ordezkapen laburrak askotan ez dira betetzen. Aurten 3 plaza bete gabe
    geratu dira (bat Gipuzkoan eta bi Bizkaian). Garai batean elkargoak gai hau jorratu
    zuen, baina ez zen akordiorik lortu.
    Gaur egun ez gara familientzat oso ikusgarriak, eta familiek indar handia dute;
    presionatzen dutenean eta Terapia Okupazionala eskatzen dutenean, normalean
    deribatzen dute. Arreta goiztiarreko zentroetan normalean ez dago terapeuta
    okupazionalik, eta garrantzitsua da egotea, familiek Hezkuntzan eskatzen dutelako.
    Lankide batek 40 ikastetxetako 80 ikasle ditu; beste batzuek 100etik gora. Iaz esan
    zuten agian terapeuta okupazionalen taldea handituko zutela.
  5. Hiru lurraldeetan berdin sartzen da?
    Bai, dena berdin. Hezkuntzako webgunean sartuta, datuak bete eta titulazioa igo
    behar da; ondoren, zein lurraldetan lan egin nahi duzun eta zein lanaldi mota
    aukeratu. Plazak eskuratzeko beste webgune bat dago zerrendetan sartzeko
    (ordezkapenetarako): Ordezkagunea. Bertan ikus daiteke terapeuten plazarik
    badagoen ala ez. Ez dakigu beti ordezkapenaren iraupena agertzen den ala ez.
    Batzuetan ordezkapena derrigorrez esleitu dezakete, eskuragarri bazaude.
    Hezkuntzan izena emateko orria: https://hezigunea.euskadi.eus/es/registro-docente
    Ordezkapenak ikusteko: https://ordezkagunea.euskadi.eus/
    Hiru lurraldeetan soldata berdina da.
  6. Zer gertatzen da PL3 (C1) duten ordezkorik aurkitzen ez dutenean?
    Zerrendetan sartzeko baldintza da, eta ez da halako kasurik eman, denek profila
    dutelako.
    Garrantzitsua da autoa izatea, ikastetxeen artean mugitzeko. Leku gehienetan
    beharrezkoa da; Barakaldon eta Bilbon posible da auto gabe moldatzea, baina beste
    leku askotan zaila da distantziengatik. Ez da baldintza formala, baina egunerokoan
    beharrezkoa izaten da.
  7. Zein adinetako pertsonekin lan egiten duzue eta non?
    Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikastetxe
    publiko eta itunpekoetan. 2 urtetik batxilergoa amaitu arte.

HITZARMENEAN JASOTAKO INFORMAZIO GARRANTZITSUA:
Zerrendetan sartzeko baldintza orokorrak:


1.Titulazio akademikoa: Ikus IV. Eranskina.

2. Euskara titulazioa:
a) C1 hizkuntza-eskakizuna izatea. C1 beharrezkoa izango da zerrendetan sartzeko,
baina gaur egun zerrendetan dauden eta HLEA egiaztatuta dutenek bertan jarraitu
ahal izango dute.
b) Hizkuntza-eskakizunaren baliokidea den ziurtagiria izatea. Euskara titulazioa
fotokopia konpultsatu bidez egiaztatuko da. Baliokidetzak hemen:

https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/he_baliokidetzak/eu_def/images/BALIOKIDETZA_taula_2017.jpg


Gaur egun zerrendetan dauden baina hizkuntza-eskakizunik ez dutenek
ordezkapenak egin ahal izango dituzte derrigortasun geroratuko plazetan. Hala ere,
2030eko abuztuaren 31ra arte izango dute profila egiaztatzeko aukera. Bestela,
kategoriako zerrenda guztietatik kanpo geratuko dira (hiru lurraldeetan, lanaldi oso
zein partzialetan), profila egiaztatu arte.
Salbuespena izango dira 55 urtetik gorako ordezkoak, baldin eta gutxienez 10 urteko
zerbitzua eman badute.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude