Dohaineko formakuntza

Kaixo lankideok,

Batzarrean aipatu genizuen bezala, ETOLEtik pertsonan oinarritutako arretari buruzko prestakuntza esklusibo eta doakoak antolatuko ditugu zuentzat, eguneratzeko, gure artean sareak ehuntzeko eta 2025-2030 zerbitzu-zorroaren plana ezagutzeko. Kartelan ikus dezakezuenez, 8 orduko iraupena izango dute, eta bi goizetan banatuko dira, 10:00etatik 14:00etara.

Garrantzitsutzat jotzen dugu prestakuntza mistoa izatea; hau da, 4 ordu online eta 4 ordu aurrez aurre. Kartelan agertzen diren asteburuetan izango dira, baina aukera dago ordutegia zabaltzeko eta arratsalde batzuetan egitekoa, ordutegi ezberdinetan banatuta; proposatzea besterik ez dago. Adibidez, talde bat elkartzen bazarete eta online zatia astean zehar hainbat arratsaldetan egitea nahiago baduzue, esan iezaguzue.

Proposamenetara irekita gaude, baita egunen aldaketetara ere, zuen erabilgarritasunaren arabera.

Badakigu guztiok lanpetuta gabiltzala gure bizitza pertsonal eta/edo profesionalekin, baina uste dugu prestakuntza hauek merezi izango dutela, ez bakarrik edukiagatik, baizik eta gure artean parte-hartze espazioak sortzeko aukera emango dutelako.

Zuen zain gaude! Ez ahaztu izena emateko info@etole.eus helbidera idatz dezakezuela edo jarraian bidaltzen dizuegun formsean eman dezakezuela izena.

 Forms: https://forms.gle/Q7zvvev8nQq98BCn6

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude