- Terapia Okupazional profesionalok prestatuta gaude espazioak (lana, etxea, ataria, eraikina, aisialdirako lekuak, espaloiak, kaleak, komunitateko establezimenduak) pertsonalizatzeko, irisgarriak izan daitezen eta hala nahi duen edonork parte hartu ahal izan dezan.
- Eguneroko jarduerak pertsonalizatzeko ere prestatuta gaude: bizikletan ibiltzea, erosketak egitera joatea, mendian ibilbide bat egitea, dutxatzea, gernua egin ondoren garbitzea edo ilea tindatzea, besteak beste.
- Behar duten eta hala nahi duten pertsonei laguntza-produktuak gomendatzeko prestatuta gaude. Adibidez, nork pertsonalizatzen du gurpil-aulkia pertsonaren hautu eta onuren arabera? Nork gomendatzen du zein garabi egokitzen den hobekien pertsonaren gustu eta beharren arabera? Gauza bera gertatzen da ibiltzeko lagungarriekin, makuluekin, idazteko tresnekin, erosketak egiteko edo etxe barruan zein kanpoan jarduerak egiteko tresnekin.
- Unibertsitatean 4 urtez jasotzen dugun prestakuntzan, modu sortzailean pentsatzen irakasten digute, loturaren bidez pertsonen talentuak eta indarguneak identifikatzeko. Zein rolek sentiarazten dute bizirik? Zein interes ditu? Zeintzuk dira bere gustuak eta lehentasunak? Zer egin nahi du eta zer ez? Zein laguntza formal eta informal izan nahi eta izan dezake?
- Mota guztietako oztopoak identifikatzeko prestatuta gaude: arkitektonikoak, sozialak, eta abar.
Badira prestatuta gauden beste arlo batzuk ere, baina une honetan uste dugu aurretik azaldutakoa jakitea beharrezkoa eta garrantzitsua dela.
Laburbilduz, zerbitzuetan eta komunitatean aldaketa gauzatzeko prestatuta gaude. Eta horrek bereizten gaitu beste lanbide batzuetatik.
Hori guztia inguruneak gizatiartzearekin eta komunitate irisgarriago, inklusiboago, atseginago eta pertsonan oinarrituago baterantz aldatzea sustatzearekin lotuta badago,
Non gaude Terapia Okupazionalak aldaketa horretan laguntzeko?
