Haurren eta nerabeen Osasun Mentalaren II. Jardunaldiak

Urtarrilaren 29an eta 30ean Haurren eta Nerabeen Osasun Mentalaren II. Jardunaldiak ospatu ziren, Arabako Osasun Mentaleko Sareak antolatuta. Haurren eguneko ospitaleko eta nerabeen eguneko ospitaleko hainbat lankideek parte hartu zuten, ekarpen oso baliotsuekin. Testuinguru birtualak jardueretan duen eragina aztertzen duen poster bat aurkeztu zuten, eta bestalde, “Gorputzaren hizkuntza” aurkeztu zuten.

Jardunaldiei buruzko xehetasun gehiago ezagutu nahi badituzue, honako elkarrizketa entzun dezakezue: https://guau.eus/m/radio-vitoria-radio-vitoria-gaur-2-20260127-1005

Terapia Okupazionalaren erakusgarri eder eta beharrezko hau asko gustatu zaigu. Eskerrik asko, lankideok!

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude